Inplantologia
Inplantologia
Inplanteak sustrai artifizialak dira, masailezurrean txertatzen direnak oinarri sendoak sortzeko eta ondoren bertan portzelanazko koroak jarri ahal izateko, zeramikazko edo erretxinazko protesiak hain zuzen. Titanioan eraikita daude, asko baitira egun ditugun ikerketak adierazten dutenak titanio purua, tratamendu egokia duen gainazalarekin, biomaterial bikaina dela. Horrez gain, titanioak soldatze biologikoa eragiten du bizirik dagoen hezurraren eta titanioaren artean.
-
Lehen urratsa: Azterketa eta planifikazioa 3Dko eskanerrarekin
Hortzen historiala eta orokorrean osasunarena sortzen dugu, erradiografia panoramikoa eta axialaren tomografia (TAC edo eskanerra) 3Dan eginez. Informazio guzti horrekin, kasuaren azterketa sakona egiten dugu, hezur mota, kantitatea eta kalitatea baloratzeko.
-
Bigarren urratsa: Kirurgia
Anestesia lokalarekin, adibidez enpaste bat egiteko erabiltzen den berberarekin, aurreikusitako inplanteak jartzen ditugu. Kirurgia aurretik hezurraren egoera ezagutzen dugunez, inplantea ezartzeko teknika eraginkorragoa izan dadin egokitu egiten dugu. Inplantearen lehen egonkortasunaren arabera erabakitzen da inplantearen goiko zatian hortzoiaren altuera gainditzen duen histura oinarri bat (inplantea fase kirurgikoan) edo hortzoiaren barne geratzen den oinarri lau bat ezartzea (inplantea bi fase kirurgikotan).
-
Hirugarren urratsa: Bigarren kirurgia
Bigarren ebakuntza hau oso txikia da. Hortzoian ebaki txiki bat egiten da inplanteak euren artean elkartzeko, oinarrizko orbatzearen bitartez eta ahoko barrunbearekin. Orokorrean ez ditu puntuak behar. Inplantea fase bakar batean egin bada bigarren hau ez da beharrezkoa izango.
-
Laugarren urratsa: Koroak inplanteen gainean egikaritzea
Inplanteetatik zuzenean hainbat neurri hartzen dira eskaiolan zenbait molde egiteko, hain zuzen, ahoaren eta koroaren baitan diseinatutako inplanteen kopia zehatzak direnak.
CAD CAM teknologiaren bitartez, sofware zehatz batekin, gure laborategiak koroa inplantearen gainean diseinatzen du eta fitxategi digitala fresaketa lantegira bidaltzen du, bloke batek koroaren barne estruktura metalikoa mekaniza dezan inplantean doitze zehatz baten bitartez.
Egitura metalikoaren doikuntza klinikan erradiografia baten bitartez egiaztatzean, laborategiak zeramika amaitzen du.
-
Bosgarren urratsa: Koroak inplanteen gainean jartzea
Koroak inplanteei lotzen zaizkie torloju bidez eta horien doitzea erradiografia periapikal baten bitartez egiaztatzen da. Hozkada aztertu eta torlojuaren atzealdea zeramikaren koloreko enpaste baten bitartez ixten da.
Arku osoa berritzeko hainbat inplante ere jarri daitezke (goiko edo beheko hortz guztiak), beheko arkuan zenbaki egokiena sei izanik eta zortzi goikoan, protesi finkoa egiteko.
Protesi osoek euspena eta egonkortasuna hobetu dezakete beheko arkuan bi inplante eta goi arkuan lau inplante ipiniz.