Kirurgia

Home / Espezialitateak / Kirurgia

Kirurgia

Ateratzea zenbaitetan nahitaezkoa da hortz bat berriro jarri ezin denean edo hezurraren euskarria nahikoa ez denean (hortzaren mugimendua edota infekzioa gaixotasun periodontalagatik). Odontologian erabiltzen den azken bitartekoa da.

Klinikako kirurgia gehiena juizioko haginak ateratzean oinarritzen da.

Bi arrazoi nagusi daude juizioko haginak kentzeko aholkua emateko:

  • Posizio okerra edo ondoko hagina jotzen aritzea.
  • Atera ahal izateko lekurik ez edukitzearen ondorioz infekzioak eta estaltze mukosoko hortzoia edukitzea.

Kontsultarako beste arrazoi nagusietako bat barne letaginek eragiten dute, zeinak ez diren ateratzen aho sapaia jotzen ari direlako edo toki faltagatik. Ortodontziako tratamenduak brackettak eta kirurgia konbinatzen ditu:

  • Azterketa erradiologikoa 3D eskanerrarekin.
  • Brackettak jartzea.
  • Kirurgia, letaginari urrezko kate bat jartzeko, poliki-poliki bere lekura mugitu dadin.

Modu horretan hortza bere toki egokian kokatuko dugu.

Zenbaitetan esneko hortzak kentzea aholkatzen da, esnezko hortzaren eta behin betiko hortzaren artean aldaketa egoki bat ematen ez denean hain zuzen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies