Odontologia kontserbadorea

Home / Espezialitateak / Odontologia kontserbadorea

Odontologia kontserbadorea

Txantxar bat dugunean hortzaren ehun gogorra hondatu egiten da. Txantxarra koska egiten dugun haginaren aldean egon daiteke. Orokorrean agertzen diren hobiak eta hausturak bakterioak errazago txertatzea eta hondatzea eragiten dute, lehenik esmaltea hondatuz eta ondoren dentina.

Txantxar interproximala izan dezakegu ere, hortzaren paretetan, hortz baten eta bestearen arteko tartean. Hori normalean eskuila soilik erabiltzean hortzaren paretak garbitzen ez ditugulako agertzen da. Ondorioz, bertan plaka eta hondarrak geratzen dira, eta bakterioek, sortzen dituzten azidoekin gure hortza hondatzeko aprobetxatzen dute. Horregatik da hain garrantzitsua haria edo eskuila hortzartekaria egunero erabiltzea, eskuilak bakarrik ez baitu ahoa bere osotasunean garbitzen.

Txantxarren tratamendua oinarritzen da:

  • Lehenengo

    Obturazioa egin, “enpaste” moduan ezagutzen duguna. Hortzaren zati ahul eta hondatua kentzen dugu.

  • Bigarrenik

    Hortz bakoitzaren koloreari dagokion erretxina konposatuarekin (ingeleseko, composite) hortza konpondu, edo beirazko ionomeroarekin. Material bikaina da txantxarra pulpatik (hortzaren nerbioa) gertu dagoenean, birmineralizatzen duelako eta hortz zuriaren zatiren bat gelditzen bada konpontzen laguntzen duelako. Klinikan asko erabiltzen dugun materiala da, batez ere, haurrekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies