Odontopediatria

Home / Espezialitateak / Odontopediatria

Odontopediatria

Lehen bisitarako adin egokia bi urte da, nahiz eta, bost urterekin egin ohi duten. Adin goiztiar horietan gurasoek dute haurrak hortzak eskuilaz garbitzearen ardura, eta orokorrean, bere ahoko higiene osoarena. Bisita horiekin hainbat helburu lortzen dira: profesionalarenganako beldurra kentzea eta ohitura bati hasiera ematea, sor litezkeen txantxarrak detektatzeko; hortz arkuaren eta masailezurraren garapena frogatzea; eta elikadura ohiturak eta fluorra aztertzea.

6 eta 10 urte bitartean haurra progresiboki joan behar da bere hortzetako higienearen arduradun bihurtzen. Haurrentzat eskuila gomendagarriak zurda bigunak eta punta biribilduak dituztenak dira. Gomendagarria da horiek txikiagoak izatea eta heldulekuak helduenak baino gogorragoak izatea.

Haurraren Hortzak Zaintzeko Osakidetzaren Programaren (PADI) koadro medikuko parte den taldea gara. Hori dela eta, 7 eta 15 urte bitarteko haur guztiek dute aukera euren familiako dentista aukeratzeko. PADIk eskaintzen ditu: urteroko azterketak, prebentziorako aholkuak eta beharrezko tratamendu konpontzaileak hortzaldi iraunkorrean (hausturak zigilatu, obturazioak txantxar eta traumatismoetan).

2015eko uztailean PADIk 25 urte bete zituen. Egitasmo horren emaitzek lortu dute haurren %74a 12 urterekin txantxarrik gabe egotea, 1998an zeuden %18en aldean. Datu horiek Euskadi aitzindari bihurtu dute programa hori garatzen, Estatuko rankingean lehen postuan kokatuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies