Ortodontzia

Home / Espezialitateak / Ortodontzia

Ortodontzia

Hainbat tratamendu mota daude, zuzendu beharreko arazoaren eta adinaren arabera:

  • PREBENTZIO tratamenduak helburu du haurren ohitura deformatzaileak ezabatzea, orokorrean, esnezko hortzaldian (3tik 6 urtetara).
  • Tratamendu FUNTZIONALAk behin betiko hortzen erupzioa eta masailezurreko hezurren tamaina eta posizioa hobetzea du helburu, orokorrean, esnezko hortzeriatik hortz iraunkorretarako aldaketa hastean (7tik 11 urtetara).
  • ZUZENKETA tratamendua behin betiko hortzak ateratakoan erabiltzen da (12tik 15 urtera bitartean). Bracket bidezko tratamendua da.

Aparatu erauzgarrien bidez egin daiteke tratamendua, batez ere haur eta nerabeen kasuan, edo aparatu finkoen bitartez, bracket izenez ezagunak eta adin guztietan erabiliak. Gure klinikak aspaldidanik Ormco etxearen Damon Sistemaren bitartez egiten du lan. Marruskadura gutxiko Ortodontzian aitzindariak dira, emaitza izugarri eta azkarrekin. Kasu gehienak 12-18 hilabetetan amaitzen dira.

Ortodontzia tratamendu egoki batentzat masailezurreko hezurren jarraipen egokia egitea ezinbestekoa denez, haurrek euren lehen azterketa 5 urterekin egitea gomendatzen da. Ortodontziako arazo asko azkar zuzentzen dira tratamendua garaiz hasten denean (prebentzio ortodontzia).

Behin betiko hortzen agerpenera edota hezurren osaketara itxaroteak ortodontzia tratamendua zailagoa izatea eragin dezake. Halaber, gomendatzen da azterketa egitea hortzen posizioan aldaketaren bat gertatu dela nabaritzen den bakoitzean.

Haurrak hazi egiten dira, eta euren gorputzek hasieratik aintzat hartu beharreko aldaketa etengabeak jasaten dituzte, azaldutako edozein arazo txiki lehen unetik zuzentzea errazagoa baita. Ahoa ez da dinamika horretatik kanpo geratzen eta horregatik da hain garrantzitsua lehen urteetan dentistarengana bisitak egitea.

Oinarrizko hainbat aparatu daude Ortodontzian:

  • Aparatu ortopediko finkoak (Aho sabaia azkar zabaltzeko)
  • Aparatu erauzgarriak (Kendu eta jartzeko zuzentzaileak), egunean zenbait orduz eta gauean jartzekoak.
  • Bracket bidezko aparatu finkoak: Damon Sistemako mugitu ezin diren Bracketak.

Ortodontziako Damon Sistema® bezeroak artatzeko modu berria da.

Ortodontziako ohiko tratamenduak askotan hortz osasuntsuak kentzea eskatzen du, edota aho sapaian aparatuak jartzea goiko masailezurra handitu eta zabaltzeko. “Damon irribarreak” anitzak dira, naturalak, 10 hortz erakusten dituzte eta biologia errespetatzen duten kanpoko indarrak erabiltzen dira; espezifikoki diseinaturik daude bezero bakoitzaren aurpegiko emaitza hobetzeko.

Damon Sisteman® trebatutako medikuak ezinbestekoak diren hiru osagaietan oinarritzen gara. Horiek konbinatuz tratamenduen denbora eta hitzordu kopurua murrizten dugu, erosotasuna eta kalitate oneko emaitza eskainiz:

  • Lotura zuzeneko Damon bracket pasiboek ez dute gomen bidezko loturarik edo lotura metalikorik behar.
  • Forman memoria duten teknologia handiko arku arinek hortzak azkarrago mugitzen dituzte eta doitze gutxiago behar dituzte.
  • Hortzak zuzen jarri eta aurpegiko estetika hobetzen duen estilo berria da, klinikoki frogatuta dagoena. Kasu askotan erauzketarik eta aho sapaiaren hedapen azkarrik gabe.

Damon Sistemak lotura zuzeneko brackettak erabiltzen ditu, teknologia altuko aleazio arkuekin. Horiek indar arinak egiten dituzte, hortzen mugimendua azkarragoa eta erosoagoa bihurtuz.

Abantailak

  • Hortzen erauzketarik gabeko tratamendua
  • Hortzen mugimendu erosoagoa
  • Hortzen mugimendu azkarragoa
  • Tratamendu laburragoa
  • Hitzorduen arteko denbora luzeagoa
  • Hitzordu laburragoak
  • Egoera kirurgiko gutxiago
  • Aurpegiko estetikaren hobekuntza

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies