Prebentziozko odontologia

Home / Espezialitateak / Prebentziozko odontologia

Prebentziozko odontologia

Lehena, eta espezialitate GUZTIETAN garrantzitsuena da. Ahoa osasuntsu eta garbi izatea eta mantentzen jakitea ezinbestekoa da. Zuretzako eskuila, pasta eta kolutorio egokienak aukeratzen lagunduko dizugu, hortzak garbitzen irakatsiz, eta behar izanez gero, hortzetako haria edo eskuila hortzartekaria erabiliz.

Gure kontsultan denbora luzea pasatzen dugu erakusten ahoaren higiene egokiak zer behar duen, ezinbestekoa iruditzen zaigulako aho bakoitzari behar duena ematea.

Hortzoi ahula badut, eskuila suabea beharko dut; hortzen artean txantxar asko izan baditut, gauero, haria edo eskuila hortzartekaria pasa behar dut; eta sentsibilitate handia badut eta ezin badut izozki hotzik jan edota ur hotzik edan, klinikan saio desentsibilizatzaile batzuekin eta etxean pasta egoki batekin nire arazoari konponbidea aurkituko diogu.

Izugarri gustatzen zaigu zeuek zeuen burua zaintzen jakitea, hala, itzultzen zaretenean zuen jarrera egokiagatik zorionduko zaituztegu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies