Protesi finkoa

Home / Espezialitateak / Protesi finkoa

Protesi finkoa

Arrazoi ezberdinengatik galtzen ditugu hortzak, izan daiteke txantxarrengatik, gaixotasun periodontalengatik, higadurengatik edo traumatismoengatik.

Hortzak galtzeak hainbat ondorio eragiten ditu:

  • Hortzak kokatuta zeuden hezurrak birxurgatzeko joera daukate.
  • Galdutako hortzaren ondokoek zuloa dagoen lekura mugitzeko joera daukate. Hortzen kokapenean aldaketek masailezurraren artikulazioetan kalteak eragin ditzakete.
  • Ondoko hortzak mugitzean euren artean kontaktuan egoteari uzten diote hortzek eta elikagaiak sartzen zaizkie, hortz horietan txantxarrak edo hortzoietan inflamazioak sorraraziz. Hortzak falta direnez, daudenek gehiago lan egin behar dute.

Horregatik da hain garrantzitsua protesi bidez berriak jartzea.

Protesiak unitarioak izan daitezke (hortz bakar bat ordezkatzea), partzialak (hainbat hortz ordezkatzea) edo osoak (hortz guztiak ordezkatzea)

Hala, honelakoa izan daiteke:

  • Erauzgarria: jarri eta kentzekoa. Estetikoa eta protesi partziala edo osoa.
  • Finkoa: bezeroak ezin du kendu eta hortz iraunkorretan edo inplanteetan sostengatzen da.

Protesi finkoa izan daiteke:

  • Inplante gaineko koroak (ikus Inplantologia)
  • Berezko hortzen gaineko koroak

Koroak txantxar handi baten ondorioz hortza berreraikitzegatik egin daitezke, hortzak indartzeko, estetika hobetzeko, bruxismoaren ondorioz galdutako estruktura berreskuratzeko edo hortz bat jartzeko zubi baten bitartez (hiru edo koro gehiago elkarren artean loturik tarteko hortzak jartzeko).

Koroak hainbat materialetan egin daitezke: zeramika-metala edo osoa zeramikaz, zirkonioa bezala.

Zirkonioa ezaugarri estetikoengatik aukeratzen da, zehagarritasuna, gardentasuna eta argi naturalen islapena dituelako, hortzoiekin guztiz bio-konpatibilitatea delarik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies