Gure hortzen prebentzioa eta zaintza da, hortz eskuilaren, hortzetako hariaren edo eskuila hortzartekariaren erabilpena.
Espezialitateak
Gure tratamenduak
Odontologiaren espezialitate guztiak garatzen ditugu,
errezanetik zailenera, tratamendu global eta multidiziplinarrak eskainiz.
Kasu bakoitza bakarra eta indibiduala da eta horrela artatua izan behar da.
Odontologia kontserbadorea
Obturazioa da txantxarrengatik hondatuta dagoen hortza konpontzea helburu duen teknika.
Odontopediatria
Odontopediatriak aintzat hartzen du haur eta nerabeen aho osasuna, esne hortzak zein iraunkorrak artatzen ditu.
Periodontzia eta profilaxia
Hortzoien garbiketa eta tratamenduak dira.
Inplantologia
Inplanteek galdutako hortzen tokian berriak jartzeko aukera eskaintzen dute, aurreikusitako modu kontserbadore baten bitartez.
Ortodontzia
Oklusio egoki batentzat gure hortzak berdindu eta lerrokatzea oinarri duen tratamendua da, hau da, murtxikatze egokia lortzea, estetika hobetzearekin batera.
Endodontzia
Txantxar bat oso sakona denean, hortzaren pulpara (nerbioa) iristen da. Min emango du, hantura, flemoia... eragingo ditu. Horrek adierazten du hortzaren barruan bakterioek eragindako kutsadura dagoela, garbitua izan beharko dena eta materialez betea. Hori “nerbioa hiltzea” moduan da ezagutua.
Estetika
Estetika da odontologia modernoan gehien aurreratu den espezialitatea. Helburua da irribarre polit eta osasuntsua edukitzea.
Hortzen zuritzea
Hortzen zuritzea da egun tratamendu estetikoetan ohikoena. Philips Zoomen teknologia eta bere protokoloarekin zure hortzak zuriagoak egongo dira klinikako sesio bakarrean.
Protesi finkoa
Zirkonio moduko materialaz eta CAD CAMen diseinuaz lortutako inplante gaineko koroek espezialitate hau asaldatu dute.
Protesi erauzgarria
Galdutako hortzak birjartzea helburu duten aparatuak dira, izenak berak dioen moduan jarri eta kentzekoak direlarik.
Esterilizazioa
Bai esterilizazioa, bai desinfekzioa klinikaren egunerokotasuneko oinarrizko aspektuak dira.
Erradiologia
Azken belaunaldiko erradiologia digitala daukagu, kalitate oneneko argazkiak eskuratzea ahalbidetzen duena. Erradiazioaren esposizioa orain arteko makinena baino txikiagoa du.
ATM
Buruko, aurpegiko edo ahoko minarekin esnatzen bazara gauean hortzak estutzen dituen pertsona taldekoa izan zaitezke.
Kirurgia
Inplantologia espezialitate honetan kokatzen da, baina horrez gain, barne hartzen ditu hortzak ateratzea, juizioko haginak ateratzea eta kiste eta masailezurreko tumoreak erauztea.