Endodontzia
Endodontzia
Txantxar bat obturazio (enpaste) bitartez garaiz diagnostikatua eta artatua izan ez denean hortzaren geruza sakonagoetara igarotzen da, bere nukleoraino iritsiz: hortzaren pulpara. “Nerbio” moduan ezagutzen dugun hortzetako pulpak nerbiodun amaiera du. Horrez gain, arteria eta zain bat ere bada, hortzak bizirik baitaude. Hortzetako pulpa hori txantxarreko bakterioengatik baliogabetua denean inflamazioa agertzen da, minarekin. Flemoiarekin edo gabe izan daiteke, baina minarekin.
Klinikan egiten dugun urteroko azterketa bakoitzean aho barruko bi erradiografia digital egiten ditugu, zeinetan aho atzealdeko hortzak ikusten ditugun, paretetako txantxarretarako joera gehien daukatenak hain zuzen. Gure begiek ikusi ezin dituzten gauzak ikusteko, eta egonez gero txantxarren egoera ikusi ahal izateko, ezinbestekoa da erradiografia bidezko urteroko jarraipena egitea, batez ere txantxarrak diagnostikatu eta artatzeko nerbiora iritsi aurretik, eta hala, nerbioari indarra kentzeko.
Hortzari indarra kentzea, endodontzia edo hodi bidezko tratamendua deritzoguna, hortzaren barrualdea oso ondo garbitzea du oinarri. Bat, bi, hiru edo lau hodiren bidez eratua egon litekeena garbitu, desinfektatu eta piska bat zabaldu egiten da egoki ixtea ahalbidetuko duen materiala jartzeko, zeinetan ondoren hortzaren berreraikitzea egingo den. Zenbaitetan, hortza oso hondatuta dagoenean, zeramikazko koroa beharko da hortza berreraikitzeko.
Endodontzia egiteko, hodi bakoitzaren luzera oso ondo neurtu behar da. Horretarako, puntaren lokalizatzaile elektronikoa daukagu, hitzorduan zehar egingo dugun erradiografiarekin batera horren neurria adieraziko diguna. Hodiak prestatu eta zabaltzeko endodontzia mekanikoko motor txiki bat dugu. Hodia gutapertxarekin, material plastiko bat, betetzen amaitzen dugu, zeinak porlanarekin batera infektatutako hortza bikain itxiko duen.
Zenbaitetan, kontaminazioa eta bakterioak kentzeko, hortza bete aurretik hodi barruan medikamentuak uztea beharrezkoa izango da. Orokorrean, kaltzio hidroxidoa, pH oso altua duena. Kasu batzuetan ere, aurretik edo endodontzia bitartean antibiotikoa hartzea ezinbestekoa izango da infekzioa kentzeko.
Kasu bakoitza ezberdina da eta horrela artatua izan behar da.