Hortzen zuritzea
Hortzen zuritzea
Hortzen zuritzea da egun tratamendu estetikoetan eskatuena.
Hortzen kolorea norberaren dentinaren ezaugarriek zehazten dute. Horregatik, zenbait pertsonek izatez besteek baino hortz zuriagoak dituzte. Hortzen kolorean eragiten duten beste faktoreak dira:
Kolorantea duten zenbait elikagai edo edariren kontsumoa. Besteak beste, ardo gorriaren, belarren infusioaren, kafearen, tearen eta tabakoaren kontsumoak esmalteen zikintzea eragiten dute. Horren gain, zenbait medikamentuk esmaltea eta dentina tindatu dezakete: tetraziklinak, klorhexidinak edo fluorrak. Gainera, adinarekin dentina ilundu egiten da eta esmaltearen kapa finagoa bihurtzen da higaduraren ondorioz, hori dela eta, hortza horiagoa ikusten da. Kolpeek odol isuriak eragin ditzakete hortzen estrukturan eta horiek hortzak gris edota beltz tonuan ikustea eragiten dute.
Hortzak zuritzearen tratamendua oinarritzen da, klinikan, etxean edota bietan gauzatu daitezkeen teknika ezberdinen bitartez hortzen tonua argitzean.
Hainbat mota daude (batez ere tetraziklina erabiltzeagatik, intentsitate ezberdinetako marra gris edota beltza agerrarazten dituena) kanpoko zuritzearen bidez konpondu ezin direnak, baina bai barruko zuritzearen bitartez, aurretik endodontzia erabiliz.
Zergatik aukeratu Philips Zoom?
Philips Zoom da hortzen zuritze tratamenduetan bezeroengatik eskaera gehien dituen teknika. Munduan hamar milioi bezerok erabili dute jada irribarre distiratsu eta ederragoa lortzeko.
Nola funtzionatzen du?
Philips Zooma dentistek dentistentzat diseinatua izan da, helburua bigarren mailako ondorioak gutxitzea eta segurtasuna hobetzea izanik, kalitatezko emaitzei uko egin gabe. Philips Zoom WhiteSpeed-ekin lehenik eta behin hortzoiak funda berezi batekin babesten dira, dentistak zuritzeko hidrogeno peroxidozko gela jarri aurretik. Gel zuritzailearen gainean LED argia jartzeak azkartu egiten du prozesuaren abiadura, emaitzak %40 hobetzen direlarik. Etxeko gel zuritzaileek fosfato kalziko amorfoa (FCA), fluorra eta potasio nitratoa daukate sentiberatasuna gutxitzeko eta aldi berean esmaltea leundu eta distirarazteko.
Ikusi zure irribarrea zuriagoa iPhone/iPad eta Android-entzat Philips Zoomek duen aplikazioan.
Gainera, Philips-ek zure irribarrea zuriago ikusten laguntzen dizu iPhone/iPad eta Android-entzat Philips Zoom aplikazio berriarekin. Dohaineko simulatzaile berri horrekin erabiltzaileak argazkiak atera ahalko ditu, egokien geratzen zaion zuri kolorea zehaztu eta inor baino lehenago tratamendua egin ondoren bere itsura nolakoa izango litzateen ezagutzeko aukera izango luke.
Philips Zoom aplikazio berri horrekin bezeroek argazki bakar baten bitartez irribarre zuriagoa ikusi ahal izango dute eta sare sozialen bitartez modu erraz batean elkarbanatu. Lehen urratsa da irribarre zuri batek ingurune pertsonal eta profesionalean garrantzia duela ulertzeko.
Aplikazio berri hori aurkitu dezakezu zure iPhone/iPad eta Android-etik.