Periodontzia eta Profilaxia
Periodontzia eta Profilaxia
Gure ahoan bizi diren bakterioak euren artean elkartzen dira eta egun “biofilm” izenez ezagunak diren bakteriar plakak osatzen dituzte. Sare modukoa da, non denak elkartu eta elkar elikatzen diren. Hori hortzen gainean sortzen den pasta txuri bat da, hortzak denbora luzez garbitu gabe egon zaren uneren batean nabarituko zenuena. Bakteriak plaka biguna da, hortzak ondo garbitzean desagertzen da, baina badira iristea zaila egiten zaizkigun guneak, adibidez, azpiko hortzak barrutik. Plaka hori heldu bihurtzen bada, gogortu eta lertzo bihurtzen da. Lertzoa ezin da eskuilarekin kendu, klinikan kendu behar da ultrasoinuetan oinarritutako garbiketa baten bitartez. Hori aparatu bat da bibrazio eta ur zurrusta batzuen bitartez lertzoa desegin eta desagerrarazten duena. Ez du hortza hondatzen, ezta esmaltea urratzen ere, eta azterketan lertzoa edo ezabatu beharreko orbainak dituzula ikustean erabiltzen dugu. Orbainentzat, izan daitezke genetikoak, horiek joera duzulako, infusioa, ardoa, kafea… hartzeko ohitura izateagatik, etab. Aeroleuntzaile bat daukagu, suitzar EMS etxeko “Air-Flow”a. Glizinazko zapore atsegineko hauts baten bitartez eta leuntze suabea erabiliz, hortzak ukitu gabe orbainak kentzen dira. Emaitzak izugarriak dira. Gainera, hortzak hain leunak gelditzen direnez, plakei zailagoa zaie gure hortzetan berriro itsastea.
Lertzo hori kentzen ez badugu, gure hortzoien artean sartzen hasten da, hortzen inguruan daukagun poltsatxo batean. Gaixotasun Periodontal (“piorrea”) moduan ezaguna da hori. Lertzoak hortzoien azpian hantura eragiten du (hortzoiak handitu egiten dira), odol-ateratzea eraginaz (kontuz, erretzaileek ez dute odolik isurtzen, beraz, ez dute nabaritzen), eta okerrena, hortzak heltzen dituen hezurraren suntsipena eraginaz. Egoera garatu batean, mugimendua eta hortzak gal daitezke. Gainera, bakterio kantitate handi hori gure hortzoiekin kontaktuan edukitzeak bakterioak odolera pasatzea eragiten du. Egun mediku literatura osoan zabalduta dago osasunean eragina duela, batez ere bihotzeko balbula dutenetan eta diabetikoak direnengan.

Tratamendua oso erraza da
-
Lehenengo
Poltsa periodontalak sorrarazi dituen lertzoa ezabatu ultrasoinuak oinarri dituen garbiketaren eta aeroleuntzailearen bitartez, hortzaren sustraiaren gainazala guztiz leunduta utziz, hortzoia berriro ere hortzera itsatsi dadin, eta bakterioak berriro itsas daitezela eragozteko.
-
Bigarrenik
Ezinbestekoa da sei hilero poltsen jarraipena egitea, Periodontograma eta Zundatzea deritzoguna, garapena jasotzeko eta beharrezkoa den guneetan jarduteko. Sei hilabetetik behin jarraipena egitea oinarrizkoa da uneren batean gaixotasun periodontala izan duten pertsonentzat.
-
Hirugarrenik
Gaixotasun periodontala izan duen pazientea, diabetikoa edo bihotz gaixotasuna izan duenaren modukoa da, bizi osorako gaixoa izango da, beti izango du gaixotasuna garatzeko joera. Baina eguneroko zainketa eta garbiketekin, azterketekin eta gure aholkuekin, zure hortzak garbi eta osasuntsu mantenduko ditugu urte luzetan zehar.