PADI - Odontopediatria

Gure espezialitateak

PADI: haurren hortz-osasuna Euskadin

Osakidetzako Haurren Hortzak Zaintzeko Programari (PADI) lotutako zentroa gara; programa horri esker, 7 eta 15 urte bitarteko haur guztiek aukera dezakete beren familia-dentista.

PADIk urteko hortz-azterketak, prebentzio-aholkuak eta hortz-hagin iraunkorretan beharrezkoak diren tratamendu konpontzaileak eskaintzen ditu (pitzadurak ixtea, txantxarrak eta traumatismoak buxatzea).

Especialidad Odontopediatria 1

Lehenengo bisita odontologoarengana eta haurren hortzak zaintzea

Odontologoarengana lehenengo aldiz joateko adinik egokiena bi urtekoa da, nahiz eta askok bost urterekin egiten duten. Adin goiztiar horietan, eskuilatzea eta haurraren aho-hortzetako higienea gurasoen esku daude, batez ere. Bisita honekin hainbat helburu lortzen dira: profesionalari beldurra galtzea eta aldizkako bisitak egiteko ohitura hartzea, txantxar posibleak detektatzea, hortz-haginen eta masailezurreko hezurren garapena egiaztatzea, eta elikadura-ohiturak eta fluorraren aplikazioa berrikustea.

6 eta 10 urte bitartean, haurrak apurka-apurka bere hortzen higienearen ardura hartu behar du. Hortzetako zeta erabiltzen ere has zaitezke. Mutur biribileko zurda bigunak dituzten hortz-eskuilak dira egokienak haurrentzat. Komeni da buruaren tamaina txikiagoa izatea eta kirtena helduendako eskuilena baino lodiagoa izatea.

Especialidad Odontopediatria 2