ATM
Bruxismoa
Fenomeno hori, normalean, lo-orduetan gertatzen denez, pertsona gehienak ez dira ohartzen bruxismo izeneko arazo horretaz.
Bruxismoak arazoak sor ditzake, zuzenean edo zeharka. Bruxatzen duten pertsonek hortzak higatzen dituzte, gainazal lauak eta euskarririk gabeko esmalte-eremuak sortuz, eta erraz hausten dira. Bruxismoa larria bada, hortz-mamiraino eraman dezakete higadura (hortzaren «nerbioa»).
Faktore emozional eta fisiko askok laguntzen dute jarduera neuro-muskular hori garatzen. Faktore horietako batzuk estresa, loaren trastornoak, hozkada ezegonkorrak, hortz-malposizioak edo hortzik eza dira.
Deskarga-ferulak
Hortzak ez higatzeko tratamendu eraginkorra hortzetako babesgarri bat erabiltzea da: deskargako ferula bat. Gaueko bruxismo-aldietan goiko eta beheko hortzak elkarrekin kontaktatzea saihesten du babes horrek, higadura saihesten du, giltzadura tenporo-mandibularra (ATM) babesten du eta hartutako ohitura desprogramatzen du.
Hortzen neurrira egiten dira, alginatozko erregistroak (masilla bat duten molde batzuk) hartuz.