Protesi erauzgarria
Protesi erauzgarria
Hainbat motatakoak izan daitezke:
-
Metalikoak (estetikoak):
Aparatua hainbat materialez osatuta dago arintasuna eta erresistentzia izan ditzan. Erresistentzia handiagoa daukate, erosoagoak dira eta iraunkorragoak.
-
Erretxinazkoak:
Protesi osoak dira, arku osoa ordezkatzen dutenak, hau da, ahoaren goialde edo behe alde osoa.
-
Nailonezkoak (Flexite, Valplast):
Protesi mota bat da zeina bere osotasunean erretxinaz egina dagoen, baita gantxoak ere. Emaitza oso estetikoak, arinak eta malguak ematen ditu. Material malgua izateagatik, iraupen laburragoa dauka.
-
Inplante gaineko hortzeriak:
Bi inplante beheko masailezurrean jartzeak edo lau goikoan, protesia mugikorra bihurtzen du, euspena hobetuz eta eramateko erosoa bihurtuz. Birxurgatzearekin lotutako kasu oso zailei irtenbidea emateko aukera eskaintzen du.
Hainbat arrazoirengatik galtzen ditugu hortzak. Besteak beste, txantxarrengatik, gaixotasun periodontalengatik, higadurarengatik edo traumatismoengatik.
Hortzak galtzeak hainbat ondorio eragiten ditu:
- Hortzak kokatuta zeuden hezurrak birxurgatzeko joera du.
- Galdutako hortzaren ondokoak hutsunea dagoen tokira mugitu ohi dira. Hortzaren posizioan gertatutako alterazioek masailezurreko artikulazioetan lesioak eragin ditzakete.
- Ondoko hortzak mugitzean hortzek euren artean harremanetan egoteari uzten diote eta hutsuneetan janaria pilatzen da, hortz horietan txantxarrak edo hortzoietan hanturak eragiten. Hortza bat falta denean gainerakoek lan gehiago egin behar dute.
Horregatik da hain garrantzitsua protesiaren bitartez hortza berriro jartzea.